Xiker Larreak bigarren saiakeran lortu du 200 kiloko errektangularra jasotzea; Aroa Santxezek 135 kiloko errektangularra jasotzea lortu du baina atzeraka ihes egin dio; Xabier Aranburu ‘Guzta’-k aurrenekoan lortu du 237 kiloko errektangularra altxatzea. Bigarren saiakera egin du baina ezin izan du. Estefik 100 kiloko zilindro zaharra erabili du eta 10 aldiz jaso du hiru minutuan. Gari Garmendiak ere lortu du 215 kiloko errektangular zaharra jasotzea, eta hori, bigarren saiakeran izan da. Lehen saiakeran altxatzea lortu du baina harriak ihes egin dio atzera. Eta azkenik, Udane Ostolazaren marka aipatu behar. Bere pisuaren bikoitza jaso nahi zuen, eta lortu du. Nola gainera! Hiru aldiz bizkarreratu du 122 kiloko errektangularra. Ikuskizun ederra ematen dute eta jendeak biziki txalotu du harri-jasotzaileen jarduna.