Bertso saioa Izaskunen (Peña eta Lizaso) (1) (Izaskun-Ibarra, 2024-05-20) (31'01'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko mai. 30a, 11:04

Hiru eguneko egitaraua antolatu dute Ibarrako Izaskungo Jaietan. Eta azken egunean, Anjelmari Peñagarikano eta Sebastian Lizaso izan dira, eguerdiz eta arratsaldez, euren bertsoekin jendea alaitu eta barrezka jarri dutenak. Joxe Ramon Aldasoro umoregilea aritu da gai-jartzaile lanetan. Lehen bideoan, eguerdiko saioaren berri izango duzu.

1) Sebastianek, behin behar eta, Uzturrera joatea pentsatu du. Etorri da bueltan bere txakurrarekin eta tabernara sartu da txakurra kanpoan lotuta utzita. Anjelmari aguazila agertu da eta isuna jarri dio Sebastiani, txakurrari emandako tratu txarrarengatik. 2) Anjelmari Athletik zale amorratua da. Duela gutxi kopa irabazi zuen, eta Bilbora joan da kopa hori ikustera. Baina ez dago bitrinan, lapurtu egin dute nonbait. Sebastian, guarda, ez da enteratu ere egin. 3) Aldasorok txiste eran jarri die gaia: Peñak bidai luze bat egin behar du baina inoiz ez da hegazkinean ibili. Badu beldurra. Sebastianek, azafata, antzeman dio eta galdetu dio lehen aldia al den. Baietz. Lasai egoteko, dena kontrolpean dagoela esan dio Sebastianek. Peñak galdera egin dio: honek sua hartuz gero, nondik irtengo gara? Telebistatik, erantzun dio azafatak. 4) Anjelmari basurde zale sutsua da. Lehengo batean ere hiru tiro bota omen zizkion. Jo duela, ez duela... azkenean, Sebastianek garbitu behar. Zer gertatzen da, Anjelmari? 5) Puntu libreko saioa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!