Iker Vicente & Julen Alberdi 'Txikia' apustua (Tolosa, 2024-04-27) (16'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko maiatzaren 11

Mila, zortziehun eta berrogeita hamar bat lagun izan dira Iker Vicente eta Julen Alberdi ‘Txikia’-ren arteko apustua ikusten. Izugarrizko giroa sortu da zezen plazan eta etengabe ohiukatu eta animatu dituzte ikusleek bi aizkolariak.

Txikiak kanaerdiko 4 enborrekin eman dio hasiera bere jardunari; Vicente, ordea, 60 ontzakoekin hasi da. Txikiak 49 segundoko aldea atera dio 4. enborra bota eta gero. Baina bosgarren enborretik aurrera Vicente aurretik jarri da eta aldea gero eta handiagoa egin du. Amaieran, 10 minutu eta 27 segundoko abantaila atera dio Txikiari. Txikiak hurrenkera honetan moztu ditu enborrak: 54 ontzako 4 enbor; 60 ontzako 4 enbor; 54 ontzako 10 enbor eta 60 ontzako 4 enbor. Vicente beste era batera aritu da: 60 ontzako 4 enbor; 54 ontzako 7 enbor; 60 ontzako 4 enbor eta 54 ontzako 7 enbor. Nahiz eta aldeak nabarmenak izan, ikuskizun ederra eskaini dute bi aizkolariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!