'Bizi deino, Herri honek Euskara dantzatuko du' (Baiona, 2024-03-24) (4'58'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko martxoaren 25a

Hamar egun igarota, Baionan amaitu da 23. Korrika. Indar erakustaldi handi bat izan da Korrika eta izugarrizko babesa eman dio jendeak Euskal Herriko kaleetan eta errepideetan.

AEK-k adierazi du oso-oso positiboa izan dela Korrika: “Euskarari berari mesede egin dio Korrikak. Euskara indartuta atera da Korrikatik”. Garazi Arrula Ruiz idazle, itzultzaile eta Txalaparta argitaletxeko editorea izan da 23. Korrikako mezuaren egilea. Euskararen ekosistema elikatzeko beharra aldarrikatu du. Bideo honetan entzun eta irakurri dezakezu bere mezua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!