Herri Kirolak (Orendain, 2023-08-15) (26'45'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko otsailaren 23a

Herri-kirol saioa antolatu dute Orendainen bertako Herri Jaien egitasmoaren baitan. Aizkolari eta harri-jasotzaile taldea jardun da zeregin horretan: Iñaki Azurmendi eta Ugaitz Mugertza aizkolariak; Udane Ostolaza, Imanol Lartain eta Gari Garmendia harri-jasotzaileak.

Denetariko ariketak burutu dituzte erakustaldian jendearen gozagarri. Aizkolariek enbor bana ebaki dute txandaka, kolpe gutxienean nork ebaki. Biak batera, enbor bana nork azkarrago ebaki: kasu honetan, harrigarria bada ere, berdinketa egon da. Eta amaitzeko, seina enbor ebaki dituzte harri-jasotzaileen lanarekin konbinatuz. Udane Ostolazak hiru harri erabili ditu: 50eko zilindroa, kubikoa eta bola. Gari Garmendiak, 175eko laukizuzena, 138ko zilindroa, eta 100 kiloko kubikoa eta bola erabili ditu. Imanol Lartainek 120 kiloko harri baldarra bizkarreratu du hainbat aldiz. Ehun kiloko kubiko eta bolarekin ere ibili da jolasean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!