Santa Ageda eskean (Amezketa, 2024-02-04) (15'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko otsailaren 11

Aspaldiko usadioari jarraituz, lagun kuadrila handia, gazte eta ez hain gazte, kantari ibili da Amezketan, Santa Ageda bezperan.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak, gurasoak, bertako trikitilariak eta bertsolariak izan dira bertan, Bixente Gorostidi eta Lasarteko Unai Muñoa. Ugarten eman diote hasiera euren kantu jardunari; Zubillaga aldean jarraitu dute hamaiketako eta guzi; Ergoiena izan da hurrengo geltokia; eta amaiera, herrigunean. Geldiune dezente izan dira eta bertsolariek jarri diete piperra eta gatza etxe horietako biztanleei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!