Joaldunak Lurra esnarazten (Zubieta, 2024-01-30) (15'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko otsailaren 7a

Joaldunen bigarren egunean Aurtiz eta Iturengo joaldunek bisita egiten diete Zubietakoei. Bertako plaza jendez gainezka dago eta ez da falta umorerik. Udaletxe azpian dagoen elkartean hamaiketakoa egiten dihardute. Barrenak ongi ase behar dira, ze, ahalegin itzela egin behar baitute joare handi horiei eragiteko.

Jarri dituzte soinean ardi-larru eta joareak. Plazaren itzulian ibili, errepidera irten eta errotaren pareraino jaon dira Aurtiz eta Iturengo joaldunei harrera egitera. Haiek heldu direnean elkarrekin abiatu dira Zubietara bi ilara luze osatuz. Egundoko giro magikoa sortzen dute hainbeste joareen hotsek. Tartean dira gurdiak eta zomorroak. Osagai guztiak izanik, goza dezagun baserri giroko iñaute hauekin!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!