Joaldunak Lurra esnarazten (Aurtitz-Ituren, 2024-01-29) (15'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2024ko otsailaren 5a

Giroa somatzen da Aurtitz auzoko elkartearen inguruan. Barnean hamaiketakoa egiten ari dira herritarrak eta joaldunak. Janzteari ekin diote segidan, batak besteari lagunduz. Jantzi eta gero entrenamendua tokatzen da eta horrela egin dute, ttuntturrorik gabe, bertako kaleetan joareen harrabotsa zabalduz.

Errepidera irten eta hantxe elkartu dira Zubietako joaldunekin. Aurtitz auzoko kale eta plazetan ibili dira joareak astinduz eta ilara luzeak osatuz. Elkartean mokadutxo bat ahoratu eta Iturenera abiatu dira Latsagako zubia igaroz. Latsaga auzoan dituzte zain Iturengo gainontzeko joaldunak. Mundu bat doa beraiekin batera. Plazan ez dago lekurik baina joaldunek eta beraiekin doan hartzak ireki dute bidea. Udaberriari deika lurra esnarazi nahi dute. Maskara beldurgarriak, motozerrak, gurdiak, gorotza, ozpina eta esnea, joareen hotsa nonahi… Ordu magikoak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!