Saturdiko festa (2) (Saturdi-Zaldibia, 2023-04-10) (26'53'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2023ko apirilaren 20a

Egitarau ederra prestatu dute saturdiarrek Pazko astelehenerako, goiz eta arratsalde. Arratsaldean, herri kirolen emanaldia izan da. 

Urdax Magunazelaia harri-jasotzaileak hiru harri erabili ditu bere saioan: 200 kiloko laukizuzena eta 138 kiloko kubikoa 2 minutuz. Amaitzeko, agurra egin du 100 kiloko bolarekin. Aizkoran, berriz, bi bikote aritu dira elkarren aurka: Altzo eta Nerea Arruti alde batetik eta Gabirondo eta Ansorregi bestetik. Zortzina kanaerdiko moztea izan dute lana. Bertsolarien bigarren zatia etorri da segidan, Elustondo eta Loidisaletxe bertsolariekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!