'Imazen pagopean' (Antzezlan ibiltaria) (Altzo, 2023-10-22) (48'50'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2023ko abenduaren 7a

Imazen pagopean herri-antzerki ibiltaria Altzoko plazatik abiatu da. Gidoia eta zuzendaritza Agustin Amianoren esku egon da. Manuel Imaz Garaialde Imaz bertsolaria bezala ezaguna dena du ardatz antzerki honek. Bere bizitzako pasarte batzuk ekarri dituzte hainbat herritarrek gaur egunera. Zazpi ekitaldi ditu orotara eta herriko plaza izan da abiapuntu eta amaiera ere. Ibilaldi ederra osatu da guztira, bera jaio zen Legarre baserria tarteko. Jende andana handi batek egin du segizioa eta adi entzun dituzte aktoreen hitz eta adierazpiadeak.

Imaz bertsolaria (1811-1893) Legarre baserrian jaio zen. 1836an Artzadungo Paula Jauregirekin ezkondu zen eta pago landare bat aldatu zuten beren baserritik gertu. Laster 200 urte izango ditu eta oraindik ere hortxe dago. Gipuzkoako zuhaitz berezi gisa dago katalogatuta beste 11 zuhaitzekin batera. Aldatu bakarrik ez, arreta osoz zaindu ere! Bertsoak kantatzen bazituen ere, bertsoak jartzekoa zen bere abilezia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!