XV. Txintxarri Saria (Alegia, 2022-10-16) (39'45'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko azaroaren 22a

Harri-jasotzaileen XV. Txintxarri Saria jokatu da Alegian. Herri-jaiak uztailean izan ohi dira baina beroaldi handi zakarra medio, urrian burutu da. Antolatzaileek jaialdi aparta antolatu dute.

Hiru bikote aritu dira nor baino nor 4 harrirekin: 200 kiloko errektangularra bikote bakoitzeko batek; 125 kiloko errektangularra bikotea osatzen duen besteak; 125eko kubikoa bien artean eta 100eko bola, bien artean baita ere. Guztiek egin dute sekulako lana baina bi aipatzekotan, Urdax eta ‘Urra’ izango lirateke. Urdaxek 10 jasoaldi eman dizkio 200 kiloko errektangularrari, 3 minutuko saioan. ’Urrak’, berriz, 37 aldiz jaso du 125eko errektangularra tarte berean. Jendez bete da Alegiako plaza, sekulako giroa sortu da eta txalo zaparrada indartsuz erantzun du ikuslegoak harri-jasotzaileen jarduna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!