Herri kirolak (Lastur-Deba, 2022-09-18) (28'16'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko urriaren 26a

Herri kirol saio bikaina eskaini dute 6 kirolarik (4 harri-jasotzaile eta 2 aizkolari) Lasturko hondarrezko plaza bilduan. Harri-jasotzen, Jakes Iruretagoiena (14 urte-Zarautz), Lierni Osa (27 urte-Zarautz), Xabat Olaizola (25 urte-Zarautz) eta Paulo Azpiazu (26 urte-Osintxu) jardun dira harri mota ezberdinekin.

Jakesek 3 harri mota jaso ditu: 75 kiloko errektangularra, 40 kiloko zilindro kopa esku bakarrez eta 40 kiloko kubikoa esku bakarrez, baita ere. Liernik 63ko zilindro zaharra, 70eko harri baldarra eta 63ko bola erabili ditu. Paulok 125eko errektangularra, 135eko harri baldarra eta 100 kiloko bola altxatu ditu. Azkenik, honako harri hauekin egin du lana: 125eko zilindro kopa, 125eko kubikoa eta 100 kiloko bola. Aizkolariak, Jokin Urretabizkaia ‘Basozabal’ (23 urte-Donostia) eta Suharri Rodriguez (25 urte-Hernani) izan dira.  Erabili dituzten egurrak, berriz, 45 ontzako bi enbor eta 60 ontzako 4 enbor. Banakako probak, binakakoak eta proba konbinatua ere jokatu dute harri-jasotzaile zein aizkolariek. Giro ederra sortu da eta txalo zartada ugari jaso dute ikuslegoaren aldetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!