Inaxio Perurena (Zizur Nagusia, 2022-09-17) (23'33'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko urriaren 16a

Erakusketa aparta eman du Zizur Nagusia herrian, Inaxio Perurena harri-jasotzaile leitzarrak. Harri handiekin dabilen bakarra izaki, erakustaldi bikaina egin du bertaratu direnen aurrean, azalpen pedagogiko eta guzti.

188 kiloko zilindroarekin hasi da beroketak egiten eta 240 arte joan da erakustaldian zehar: 200 kilokoa, 225ekoa, 240koa eta 111ko bola. Bost harri erabili ditu, pisu eta forma ezberdinekoak. Gauza ugari adierazi ditu harri bakoitza jaso aurretik eta ondoren. Dirudienez, jendeak oso gustura entzun ditu bere esanak eta txalo zaparrada ugari jaso ditu berak ere. Boluntario bat ere eskatu du 225eko harria pisatu eta balioztatzeko. 111 kiloko bola lurrari kentzen dionarentzat harrizko miniaturan egindako harri bat eskaini du saritzat. Izan ditu boluntarioak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!