Iparraldeko jokoak (Xabat Erleaga-Beñat Obieta) /Gerrikaitz-Munitibar, 2022-09-11) (11'43'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko urriaren 11

Iparraldeko jokoen erakustaldi bikaina egin dute, Gerrikaitzen antolatu duten herri kirol saioan. Lasto altxatzea eta lasto botatzea ikusi eta gozatu ahal izan dute bertaratu direnek. Bi kirolariak, Arratzu herrikoak, fin aritu dira, bakoitza bere eginkizunean.

Xabat Erleagak lasto altxatzen jardun du minutu bateko bi txandetan. 45 kiloko lasto fardoa 7 metroko altuerara jaso du: lehen txandan 9 jasoaldi egin ditu; 10, berriz, bigarrenean. Bi txanden artean 12-13 kiloko lasto fardoa botatzen aritu da 5 aldiz Bizkaiko txapeldun izan den Beñat Obieta. 3,40 metrotan abiatu da. Listoia 30 zentimetroka igotzen joan da 4 metro bitartean. Lautik bostera 20 zentimetroka igo dute, eta 5etik 6ra, 10 zentimetroka. Azkenean, bost eta hogeita hamarrean zegoen langa gainditzea lortu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!