Andrazkoen Gerrikaitzeko II. Harri-jasotze Txapelketa (Gerrikaitz Munitibar, 2022-09-11) (21'30'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko urriaren 6a

Lau harri-jasotzaile izan dira Gerrikaitzeko jaietan antolatu duten herri kirol saioan parte hartu dutenak: Karmele Gisasola ‘Zelai III.a’, Patricia Martin, Udane Ostolaza eta Ane Zinkunegi. Jaso beharreko harria, Narea auzoko (Aulesti) Uriarte baserriko zilindro zaharra da, 89,700 kilo dituena.

Duela 3 urte izan zen lehen edizioa, eta orduko hartan, Karmele Gisasola gertatu zen irabazle, 9 jasoaldi eginda. Aurtengo edizioan ere bera izan da garailea, 12 jasoaldi eginda (13.a, ze pena!). Patricia Martin Ferrol herrikoa da baina Bilbon bizi da hamarkada honetan. Oso indartsu ekin dio eta 11 jasoaldi lortu ditu. Udane Ostolazak, 17 urte bete dituen egunean heldu dio 90 kiloko harriari (60 kilokoa da bere pisua), eta 6 jasoaldi ematea lortu du. Eta azkenik, Ane Zinkunegi usurbildarra aritu da. Zailtasunak izan ditu baina lortu du 3 jasoaldi harriari ematea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!