Artea-Alurr (dantza emanaldia) (2) (Altzo, 2022-07-28) (37'33'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko irailaren 12a

Artea (Altzo) eta Alurr (Ibarra) dantza taldeen emanaldia izan da Altzoko herri-jaien egitarauaren baitan.

Fandangoa eta arin-arina izango ditugu hasieran. ‘Orekamakil’ dator segidan, dantzari bakoitzak makil bana eskuan duela. Izaro abeslariaren ‘Hainbeste’ kanta dantzatuko dute ondoren. Zea Mays taldearen ‘Kukutza’ kantak hartuko du oholtza bere erritmo biziarekin. Kalakan taldearen ‘Aldapeko sagarraren…’ kanta ederra antzeztuko dute dantzariek dantza moduan. Amatxori eskainitako kanta-dantza dugu hurrengoa: Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ‘Maite zaitut, amatxo’. Hiru dantzarik interpretatzen dute. Eta amitzeko, Xabaltx lapurtar kantariaren ‘Belar hoberena’ dantzatuko digu zazpikote batek. Ea zuen gustukoa den!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!