Txintxarri Abesbatzaren azken emanaldia (Alegia, 2022-07-02) (36'28'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko abuztuaren 22a

Txintxarri Abesbatzaren azken emanaldia izan da Alegiako elizan. Duela 62 urte sortu zuen abesbatza Joxe Gastesi Iturriozek. 1990ean utzi zion zuzentzeari, eta harrez geroztik, Garbiñe Orbegozo Senperena arduratu da Mariaje Rekondo pianistaren laguntza ezin hobearekin.

Txintxarri Abesbatzak 500etik gora kontzertu eman ditu herrian eta 100 baino gehiago Euskal Herrian. 15 bat bidaia egin ditu Euskal Herritik kanpo. 500etik gora partitura ikasi ditu abesbatzak, erdia baino gehiago euskaraz. 250 abeslari izan ditu Txintxarri Abesbatzak: 105 gizon eta 145 emakume. “Herritarrak kantagintzan trebatzea, eta euskal kantuak eta euskal musikagileen lanak ezagutaraztea izan dira sorrerako helburuak eta lortu ditugu”, esan dute Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteko kideek.

Honako kanta hauek eman dituzte:

  • Kantatuko nizuke (Marianne Meystre)
  • Baionatik Bilbora  (Imanol)
  • Bi bihotz (Juncal Guerrero)
  • Euskal Herri nerea (Xabier Lete)
  • Gure bide galduak (Benito Lertxundi)
  • Jardin bat zuretzat (Xabier Lete)
  • Pausoz pauso (X. Sarasola – F. Irazustabarrena)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!