Abaltzisketako jaiak 2022

Bertso bazkaria (1) (Larraitz, 2022-06-24) (28'40'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko uztailaren 19a

San Juan egunez, bertso bazkaria antolatu da Larraitzen, Abaltzisketako jaien baitan. Saio ederra egin dute Urdangarin, Irazu eta Zubeldiak 90 bat bazkaldarren aurrean.

Zubeldia hasi da kantari eta sutan erre ez direnak elkartu garela kantatu du, S. Juan bezperako suari keinu eginez. Geroxeago, eskolako apunterik erre ote duten galdetu die beste biei. Irazuk maskarillak erre dituela esan du. Eskolako kontuak, fraileak, On Joxemiel… izan dituzte kantagai lehen dozena minututan. Ondoren, zenbait bazkaldarri kantatu dizkiete bertsoak. Giro ederra sortu da eta izugarri gozatu du jendeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!