Aurrenekoa, Gobi basamortuari eta bertako gameluari buruzko abestia da. Altai mendi altuak Mongoliako mendebaldean aurkitzen dira. Beraiei buruzko kantu herrikoi bat interpretatu du Yesunek. Altai eta Hangai mendiei buruzko abestiarekin eman dio amaiera kontzertuari, ikus-entzuleak berarekin batera parte hartzera gonbidatuz. Txalo zaparradak eskaini dizkio jendeak musikari mongoliarrari.