Mongoliar ahots difoniko harrigarria!-Yesun Erdene (1) (Tolofolk-Tolosa, 2022-04-23) (21'33'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko uztailaren 10a

TOLOFOLK jaialdiaren baitan, Yesun Erdene mongoliar musikari, kantu-irakasle eta bakarlariaren emanaldia izan da Tolosako Berdura plazan. Kantu difonikoaren emanaldi harrigarria egin du Yesun Erdenek.

Faringearen eta ahoaren artean sortzen  den ahots-teknika honek bi soinu edo gehiago sortzen ditu aldi berean. Teknika hori batez ere Mongolian eta Erdialdeko Asian erabiltzen da eta txikitatik transmititzen da belaunaldiz belaunaldi. Yesun Erdenek morin juur delako zurezko erresonantzia-kaxa bat erabili du emanaldian. Morin juurra Mongoliako harizko musika-tresna zaharrenetako bat da, eta Mongoliaren sinbolotzat hartzen da. Bi hari ditu eta zaldi buztanaz eginak daude. Goialdean, zaldi baten buru grabatu bat dauka. Musika-tresna hau jotzeko arku bat erabiltzen da, biolinetan erabiltzen den bera. Musikariak zaldiaren soinuak imitatzen ditu morin juurra jotzen duen bitartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!