II. 4 arroa torneoa (Gipuzkoako Txapelketa-Aia, 2022-06-04) (27'20'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko ekainaren 26a

II. 4 arroa torneoa burutu da Aia herrian. Zazpi kirolari izan dira partaide: Lierni Osa (Zarautz), Udane Ostolaza (Orio), Naiara Zumeta (Errenteria), Ane Zinkunegi (Usurbil), Lur Errekondo (Usurbil), Aroa Sanchez (Orio) eta Olaia Esnaola (Azpeitia).

Lau arroak esan nahi duen bezala, 50 kg-ko hiru harri erabili dituzte jasoaldietarako: zilindroa, kubikoa eta bola, 2 minutuko saioan. Lur Errekondo usurbildarra izan da onena harri guztiekin. Guztira 64 jasoaldi egin ditu, 3.200 kg altxatuz. Lierni Osak 59 jasoaldi egin ditu. Hirugarren geratu da Udane Ostolaza 56 jasoaldirekin, eta Aroa Sanchez laugarren, bat gutxiagorekin. Lau hauek jokatuko dute finala. Beste hirurak ere bikain aritu dira. Aipatzekoa, Olaia Esnaola hasiberria, 14 urte dituen azpeitiarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!