Harri Txikiak-Gipuzkoako Txapelketa 2022 (Aia, 2022-05-22) (41'38'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko ekainaren 14a

Mikel Lopetegi ‘Urra’-k maisutasunez irabazi du Aia herrian ospatu den 2022ko Harri Txikien Gipuzkoako Txapelketa. Gainera, marka berria ezarri du 10.425 kg altxatuz eta bigarren izan den Xabat Olaizolari 2.188 kg atereaz.

Bost partaide izan dira Aian, guztiak IZETA eskolakoak: ‘Urra’, Xabat Olaizola, Iraitz Arruti, Paulo Azpiazu eta Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV.a’. Beñat Telleriak izena emana zuen baina ezin izan du parte hartu. Hiru harri erabili dituzte harri-jasotzaileek: 125eko kopa, 112,5eko kubikoa eta 100 kiloko bola. ‘Urra’ jaun eta nagusi izan da hiru harrirekin eta hori, kubikoarekin baliogabeko altxaldi bat eginda ere. Beste laurek ere bikain jardun dute ahalegin betean. Jende ugari hurbildu da eta giro ederra sortu da herriko frontoian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!