Herri kirolak (Usurbil, 2022-05-15) (30'00'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko ekainaren 4a

Harri jasotzaileak izan dira Usurbilen, San Isidro egunez: bi emakumezko eta bi gizonezko. Lan desberdinak egin dituzte laurek. Ane Zinkunegik 3 harri ezberdin erabili ditu, hirurak 50 kilokoak, bakoitzarekin 2 minutuko saioa izan duelarik. Lur Errekondok, berriz, alderantziz egin du: 4 harri erabili ditu eta guztiei hamarna jasoaldi eman dizkie.

Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV.a’-k bi harri altxa ditu bi minutuko saio bakoitzean: 125eko zilindro kopa eta 112,5eko kubikoa. Bere seme Jakesek pentatloi proba burutu du 14 urterekin: 40 kiloko bola 10 aldiz altxatu du; 180 kiloko harria arrastaka eraman du plaza bat egiteraino; ondoren, 1,05 metro diametroan duen enborra moztu du aizkoraz; segida, 20 kiloko txingekin 2 plaza egitea lortu du; eta amaitzeko, 10 itzuli eman dizkio plazari. Jende ugari elkartu da herriko frontoian eta txalo zaparrada handiak jaso dituzte kirolariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!