5 marka saiakera-Harri jasotzea (Aia, 2022-05-15) (18'19'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko maiatzaren 30a

Joseba Ostolaza Harri Eskolako 5 harri-jasotzailek erantzun ona eman diote beren buruari jarritako erronkari. Hiru emakumezko eta bi gizonezko plazaratu dira Aiako probalekuan eta lortu dute marka pertsonalak jartzea.

Naiara Zumetak bi jasoaldi eman dizkio 100 kiloko errektangularrari bi minutuko saioan. Beste hiruk ere bi minutuko txanda bakarra izan dute. Imanol Royo Lartain-ek lortu du 185 kiloko harria 2 aldiz altxatzea. Udane Ostolazak eta Aroa Sanchezek bina jasoaldi eman dizkiote 106koari. Eta azkenik, izugarrizko balentria egin du Jokin Eizmendik Aritza harriak (12 guztira) altxatzean. Pedro Mari Txurruka Aritza (1894-1964) Mutrikuko Olatz auzoko Aritza baserrikoa zen. Garaiko harri-jasotzaile handienetakoa izan zen, Itziarko Arteondorekin batera. Erakustaldietan harriak ez ezik, berunak eta ingudeak ere jaso ohi zituen. 1925eko martxoan jokatu zen Eibarko zezen plazan Arteondo eta Aritza-ren arteko apustua, 3.000 lagunetik gora bilduz. Aritza-k erraz irabazi zion. Hark erabilitako harriak jaso ditu Jokin Eizmendik, 1.878 kilo altxatuz, 9 minutu eta 17 segundotan. Orain artean, Perurenak, Goenatxok, Ostolazak eta Eizmendik berak bakarrik jaso dituzte harri horiek guztiak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!