Maialen Akizu urretxuarra eta Maide Garmendia zaldibiarra jardun dira bertsotan Saturdiko giroa alaitzen. Hainbat gai erabili dituzte, gertukoak, nolanahi ere: aizkolariak, Pabiren 2 botil handiak, oholtza gisa duten kamioi txikia, e.a.
Pazko bigarrenez festa egin ohi izan da Saturdin. Arratsaldean bi bitako aizkora jokoa izan da, eta ondoren, bertsolariak. Eguartean ere egin dute beren jarduna baina arratsaldeko zati handi bat bakarrik jaso da bideo honetan.
Maialen Akizu urretxuarra eta Maide Garmendia zaldibiarra jardun dira bertsotan Saturdiko giroa alaitzen. Hainbat gai erabili dituzte, gertukoak, nolanahi ere: aizkolariak, Pabiren 2 botil handiak, oholtza gisa duten kamioi txikia, e.a.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?