Mixel Ducau-Caroline Phillips (Bidaia) (TOLOFOLK-Tolosa, 2022-04-21) (30'02'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko maiatzaren 16a

Bideoa prozesatzen ari gara. Itxaron pixka batean mesedez...

Bigarren edizioa duen TOLOFOLK jaialdian izan da bikotea, jendearengan zapore gozoa utziz.

Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk euskal kantagintzaren izen mitikoa den Errobi taldea eratu zuten (1974-1985). Banandu ostean, musikari lotutako bidea egin du Mixel Ducauk. Berak eta bere emazte Caroline Phillips-ek bikotea osatu zuten eta pare bat diska argitaratu zituzten beren izenarekin. Baina 2002tik aurrerako lan guztiak Bidaia izenpean kaleratu dituzte. Egiazko euskal nortasuna duen musika sortzea du helburu bikoteak munduko musikak uztartuz. Ducau multi instrumentista da: gitarra, alboka, albokotea, txirula... eta ahotsa. Phillips-ek zarrabetea maneiatzen du dotoreziaz bere soprano ahots ederrarekin nahastuz. Bigarren edizioa duen TOLOFOLK jaialdian izan da bikotea, jendearengan zapore gozoa utziz. Sei kanta jaso dira bideo honetan: ‘Eguzkie yoan da’, ‘Eiheralarre’ (Mixelen txikitako oroitzapenak), ‘Iparralde’ (Iparraldeko herrien izenak), ‘Lurra’ (Zaldibobo taldearen garaikoa), ‘Albokhalifa’ eta ‘Zuretzat’ (Errobiren garaikoa). Gozatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!