Xendarineko Ahizpak (Tolosa, 2022-04-24) (11'25'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko maiatzaren 20a

TOLOFOLK Jaialdiaren 2. edizioa burutu du da Tolosan, apirilaren 21etik 24ra. Zuberotik Jean Mixel Bedaxagar eta Mixel Etxekopar heldu dira eta hauekin batera, Urepelgo Xendarineko Ahizpak bikotea (Aline eta Karine Etxeberri).

Azken hauek eskaini hiru kantu dituzu bideo honetan: ‘Emazurtz’ (Gabriel Arestiren hitzekin Oskorri taldeak abestua); Xalbadorren ‘Herria eta Hizkuntza’ bertso ezagunak eta Xabier Leteren hitzak eta Mikel Laboaren musika duen ‘Ihesa zilegi balitz’ kanta. Ahots ezti, gozo eta armoniatsua duen bikoteak txalo zaparrada ederrak jaso ditu emanaldian zehar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!