Behereko plazatik abiatu da desfilea gaineko plazarantz. Hemen, talde bakoitzak bere erakustaldi laburra egin du, bideo honetan ikusgai dituzunak hain zuzen. 10 erraldoiek txundituta utzi dute bertaratu den jendea: Baigorriko lau, Mattin eta Xalbador, eta Lekunberritik etorritako beste lau. Txalo zaparrada eder askoak jaso dituzte dantza taldeek, Iruñea, Tafalla, Arboti eta Anhauzekoek.