Otsagin da aginte makila (Tolosa, 2022-04-02) (18'42'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko api. 25a, 18:21

Tolosako zezen plaza zaleez bete da ikusmin handia sortu duen Iker Vicente eta Mikel Larrañagaren arteko desafioa ikusteko. Giro beroa izan da denbora guztian eta zaleen bultzada jaso dute bi aizkolariek. Sei oinbiko eta 12 kanaerdiko moztu dituzte.

Vicente izan da garaile eta harentzat izan dira jokoan zeuden 7.000 euroak. Larrañagak ez dizkio gauzak erraz jarri. 23 segundoko aldea izan du Vicentek lan erdietan. Bosgarren oinbikoan, ordea, adar-begi bat agertu zaio Larrañagari eta hortxe egin dio ihes apustuak bere esanetan. Vicentek 47.47ko denboran amaitu ditu lanak eta Larrañagak 1.53 gehiago behar izan ditu, kronometroa 49.40an geratuz. Enbor handienetatik abiatu da Vicente: 3 oinbiko ebaki ditu eta 6 kanaerdiko mozteari ekin dio segidan. Bigarren zatian lan berdina egin du. Larrañaga kanaerdikoekin abiatu da. Ondoren oinbiko guztiak moztu ditu, geratzen ziren beste 6 kanaerdikoekin amaitzeko. Pena handia hartu du Larrañagak adar-begi horregatik baina kiroltasunez besarkatu dute elkar eta egun garrantzitsutzat jo dute gaurko eguna herri kirolarentzat eta aizkora munduarentzat, batik bat.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!