Enborrak plazara! (Tolosa, 2022-04-02) (6'32'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko apirilaren 21a

Aizkora desafioan 6 oinbiko (1,669 m / 53,1 cm) eta 12 kanaerdiko (1,252 m / 39,8 cm) moztea adostu zuten Larrañagak eta Vicentek baina, egurrak erdibana plazaratzekotan geratu ziren.

Apustuan hitzartua kontuan hartuz (2022-01-05), Iker Vicentek 10 kanaerdiko  eraman ditu plazara. Mikel Larrañagak, berriz, bi kanaerdiko eta sei oinbiko. Goizeko 10etan hasita eguerdi-arte luzatu dituzte lanak. Azpeitiarrak arduratu dira egurrak moldatu eta josteaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!