Arozenatarrak kontzertuan (2) (Tolosa, 2022-04-01) (23'30'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko apirilaren 19a

Tolosako Fronton Jatetxeak antolatuta, Oiartzungo Arozena anaien kontzertua izan da jatetxean bertan. Aitor, Urko eta Xanet Arozena tradizio eta musika zaletasun handia duen familia bateko laugarren belaunaldikoak dira, bereziki txistuaren munduan. Gainera, gitarra klasikoa eta perkusioa uztartu dituzte txistuarekin.

Arozena abizenaren musika tradizioarekin jarraitzen dute. Beren aitaren eskutik hasi zuten txistuaren ibilbidea. Aitor, Euskadiko txistulari txapelketan irabazle izan da eta Donostiako Udal Txistularien Bandako kidea da; Urko (perkusioa), Musikeneko irakaslea; eta Xanet (gitarra), Akelarre taldeko kide izana. Dantzarako jotak eta polkak nahiz fandango eta arin-arinak interpretatzen dituzte eta beste estilo askotako doinuak ere sor daitezkeela erakusten dute. Musika eta umorea zainetan daramatela agertu diete  bertaratutakoei. Trebezia osoz erakutsi dute musikari handiak direla. Doinu herrikoi ugari eskaini dituzte ordu eta erdiko emanaldi goxoan. Goza ezazu hori guztia bigarren bideo honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!