Aizkol apustua hitzartu dute (Otaño-Arria V.a) (Azpeitia, 2022-01-13) (13'47'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko urtarrilaren 24a

Aizkol apustua hitzartu dute Beizamako Eneko Otañok eta Xabier Orbegozo “Arria V.a” Ibarran bizi den errezildarrak.  Hogeina kanaerdiko nork lehenago moztu da desafioa. Urtarrilaren 13an elkartu dira biak Azpeitiko Mendizabal jatetxean.

Arria V.ak egur denak berak plazaratzea proposatu dio Otañori, eta honek, horretarako motiborik ez dagoela erantzun dio. Bilera lagun arteko giroan joan da eta xehetasun guztiak lotzen jardun dute. Egurrak erdibana plazaratuko dituzte joko-egunaren bezperan. 5.000 euro jokatzea onartu dute biek. Proba apirilaren 24an jokatuko da Azpeitiko zezen plazan, eguerdiko 12etan. Andres Osa ‘Sakona’-k egin du hitzarmenaren irakurketa. Diru seinaleak jarri, diruzainari eman, hitzarmena sinatu eta esku eman diote elkarri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!