Ikusmin handiko apustua (Larrañaga-Vicente) (Tolosa, 2022-01-05) (15'11'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2022ko urtarrilaren 11

Ikusmin handia sortu duen apustua hitzartu dute Larrañagak eta Vicentek. Azpeitiarrak Tolosako Kantabriko tabernan jarri zuen erronka zehazteko zita, eta otsagabiarrak ez du hutsik egin.

Larrañagak desafioa bota zionean, hamabi oinbiko ebakitzea proposatu zion Vicenteri, enbor guztiak Larrañagak plazaratzekotan. Vicentek ordea, ez du onartu azken hori. Hainbat tirabira izan dituzte bi kirolariek eta apusturik ez hitzartzeko arriskua ere hor egon da. Azkenean, zehaztu ahal izan dituzte lanak baina egurrak erdibana plazaratzekotan.

Apirilaren 2an edo 9an jokatuko dute desafioa. Kanaerdiko hamabi enbor eta oinbiko sei ebakiko dituzte bi aizkolariek. Vicentek hamar kanaerdiko eramango ditu plazara, eta Larrañagak bi kanaerdiko eta sei oinbiko. Egurrak azpeitiarrak ipiniko ditu plazan. Aizkolari bakoitzak 7.000 euro jarri ditu jokoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!