Euskara eta natura ahozko ondarean (Bertso saioa-Altzo, 2021-12-03) (21'23'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abenduaren 27a

Euskararen Nazioarteko Egunean antolatutako egitasmoaren karietara, hitzaldi bana eman dute Lorea Agirre eta Iñaki Sanzek, Euskarak Naturarekin izan duen harremanean, harreman horrek ahozko ondarean utzi dituen arrastoen inguruan.

“Hizkuntza bakoitzak sortu den eremuko paisaiaren arima du. Natura euskararen betaurrekoekin begiratuta… Euskarak naturarekin izandako harremanean bere paisaia propioa sortu du. Harreman horrek arrasto ugari utzi dizkigu euskeran: izen aberastasuna, biologia eta ohiturak, ezagutza, ezagutza eta ofizio galduak, sinesmenak eta ezagutza nahasia, euskera aberasten duten espezieak. Naturarekin kontaktua galdu duten lehenbiziko belaunaldiak gara. Kontaktu faltak behaketa falta dakar eta behaketa faltak ezagutza jaitsi egiten du. Txori guztiak txori dira eta zuhaitz guztiak baso. Non daude natura irakurtzen duten begiak eta luparekin begiratzen dutenak?” Hausnarketa hauek egin dituzte bi hizlariek eta bertsolariek hari horiei tiraka osatu dute euren jarduna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!