Emakumezkoen Euskadiko harri-jasotze eta aizkora txapelketak (Mungia, 2021-10-24) (32'34'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abenduaren 15a

Emakumezkoen Euskadiko Harri-Jasotze eta Aizkora txapelketak gauzatu dira Mungian eguraldi eguzkitsua lagun. Partaideak 12 izan dira, seina Harri-jasotzen eta seina aizkoran… eskarmentua duten kirolariak eta beste asko, hasiberriak.

Harri-jasotzaileak honako hauek izan dira: Naiara Zumeta (Errenteria), Aroa Sanchez eta Udane Ostolaza orioarrak, Luzia Orbe bilbotarra, Marina Blanco palentziarra eta Karmele Gisasola ‘Zelai’ III.a’ mallabiarra. Hiru harri ezberdin erabili dituzte: 75 kiloko zilindroa, eta 63 kiloko kubikoa eta bola. Hiru minutuko saioa izan dute harri bakoitzeko. Karmele Gisasolak erraz eta tarte handiarekin irabazi ditu proba guztiak. Aizkoran, berriz, bost enbor ebaki behar izan dituzte: 35 ontzako 2 enbor, 45 ontzako 2 enbor eta kanaerdiko enbor bat. Eskarmentu handiko bi emakume aritu dira bertan: Maika Ariztegi iturendarra eta Nerea Sorondo beratarra. Azken honek eraman du txapela 15’41’’ erabiliz. Laiene Pikabea hernaniarra hasiberria da baina bigarren egin du. Erakutsi du zer egiten dakien. Uxue Ansorregi mendaroarra, Xantal Sousa lesakarra eta Beatriz Tanco Murillokoa izan dira beste partaideak. Jende asko hurbildu da eta txaloak eta animoak ugariak izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!