30 minutuko tiraldia eduki du alde bakoitzak. Herritar taldeak eman dio hasiera eta 2 plaza egiteko ez zaie askorik falta izan baina ez da posible izan. Azkenean, plaza 1, 10 zinta eta 30 zentimetro burutu dituzte heuren harriarekin. Joseba Santxezen txanda heldu da, eta honek bai, 2 plaza egitea lortu du, beste metro bat eta 80 zentimetro.
Jende dexente hurbildu da proba ikustera eta txaloak eta animoak ez dira faltan izan. Amaieran, omenaldi xumea jaso du bertako seme den Txomin Alkorta herri kirolari handiak.