Gipuzkoako txapelketak-Herri kirolak (Asteasu, 2021-10-16) (33'11'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021ko aza. 30a, 20:23

Asteasuko Usarrabi pilotalekuan jokatu dira Gipuzkoako gizonezkoen orga txapelketa eta txinga eroate txapelketak, gizonezko eta emakumezkoetan; Lander Otermin eta Pello Argaiak erakustaldia egin dute lasto altxatzen.

Orga txapelketa eman dio hasiera: Unai Goitia aulestiarrak 5 plaza eta 1,26 metro egitea lortu du.Aimar Galarragak oriotarrak 3 plaza eta erdi burutu ditu; eta 3 plaza, laurden bat eta 3,70 metro egin ditu Jabier Urresti ondarrutarrak.

Jarraian, lasto altxatze erakustaldia izan da: Ibarrako Lander Oterminek 15 jasoaldi egin ditu minutu eta erdian; Zizurkilgo Pello Argaia, berriz, 12 jasoalditan geratu da.

Txinga eroate txapelketa izan da jaialdiko azken proba. Lehenbizi emakumezkoek jokatu dute 25 kiloko txinga banarekin. 28 metro ditu plaza bakoitzak, eta horrela, Ane Urresti ondarrutarrak 12 plaza eta 12,5 metro egitea lortu du; Lierni Osa zarauztarrak 10 plaza, 4 zinta (4 m) eta 2,80 metro. Hirugarren geratu da Nerea Arruti urnietarra, 10 plaza eginda. Gizonezkoek 50 kiloko txinga bana erabili dute. Jon Unanue azkoitiarra gertatu da txapeldun, 12 plaza, zinta bat eta 0,90 metro eginda; Jabier Urrestik 12 plaza burutu ditu eta Aimar Galarragak 4 plaza eginda konformatu behar izan du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!