Herri kirol erakustaldia (Lekunberri, 2021-10-12) (20'57'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko azaroaren 19a

Herri Kirol erakustaldi aparta izan da Lekunberriko plazan, urriaren 12an. Lau protagonista bertaratu dira: Peio Kañamares aroztegiarra, taila egiten duena besteak beste: hontza eta eguzki-lorea tailatu ditu motozerraren laguntzaz. 

Albaro Zugarrondo harri-jasotzaile iruñarra. Hiru harri erabili ditu erakustaldian, bakoitzari 10 jasoaldi emanez: 113 kiloko zilindroa eta kubikoa, eta 100 kiloko bola. Eta aizkoran, Eneko Saralegi errazkindarra eta Julen Kañamares aroztegiarra jardun dira. Jarduera ezberdinak burutu dituzte, hara nola, enborra nork kolpe gutxiagoan ebaki, lan bertikala eta lan horizontala. Eguraldiak izugarri lagundu du eta jendea bildu da herri kirolaz gozatzera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!