Ingudea altxatzen, berriz, lau partaide izan dira: Gorka Emazabel hondarribiarra, Unai Goitia aulestiarra, eta Aiako Josu Urbieta eta Joseba Pagadizabal. Minutu eta erdiko denboran 18 kiloko ingudea altxatu behar da. Josu Urbietak hartu die aurrea gainerantzekoei. Bi diziplina horiez gain, Emakumezkoen I. 4 Arroa Harri-Jasotze Torneoa jokatu da. Lau emakumek hartu dute parte: Naiara Zumeta errenteriarra, Ane Zinkunegi usurbildarra, eta Aroa Sanchez eta Udane Ostolaza oriotarrak. 50 kiloko 3 harri ezberdin erabili dituzte 2 minutuko txandatan: zilindroa, kubikoa eta bola. Udane Ostolazak eraman du I. Torneoko garaikurra.