Bi Harri Txapelketa (Zarautz, 2021-08-01) (50'36'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko irailaren 10a

V. edizioa izan du aurten Zarauzko Bi Harri Txapelketak. Bestalde, lehen aldiz jokatu da emakumezkoen Bi Harri Txapelketa eta lau emakumezkok hartu dute parte ordena honetan: Karmele Gisasola ‘Zelai III.a’ (Mallabia), Marina Blanco (Palentzia), Lierni Osa (Zarautz) eta Luzia Orbe (Getxo). 61 eta 51 kiloko harri baldarrak jaso behar izan dituzte eta Karmele Gisasolak eraman du lehen txapela.

Gizonezkoetan 8 partaide izan dira hurrenkera honetan: Gorka Etxeberria (Orio), Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV.a’ (Zarautz), Jexuxmari Iruretagoiena ‘Izeta III.a’ (Aia), Paulo Azpiazu (Bergara), Iñigo Eizagirre ‘Eiza’ (Zarautz), Mikel Lopetegi ‘Urra’ (Zarautz), Aimar Galarraga (Orio) eta Jokin Eizmendi (Zarautz). 117 eta 119 kiloko harri baldarrak erabili dituzte eta Mikel Lopetegi izan da jaun eta jabe ezpairik gabe, errekor guztiak apurtuz. Izeta II.a-k zuen errekorra 25 altxalditan eta Urra-k 31 jasoladi egin ditu denera. Frontoia jendez beteta egon da eta izugarrizko giroa sortu da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!