'Ez da kasualitatea' bertso-saio musikatua (2) Garai, 2021-07-30) (35'05'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abuztuaren 30a

“Ez da kasualitatea” ataleko beste bertso-saio musikatu bat egin da Garai herrian. Sei protagonista izan ditugu bertan: Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariak, Amaia Agirre gai-jartze lanetan eta bere esanetara, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal eta Alaia Martin bertsolariak.

Honako gai edo ofizio datoz segidan:

1-Miren eta Alaia. Biek bikotea osatzen dute. Doazen lekura doazela, moskitoek Miren koskaka jaten dute. Alaia, ez.

2-Hirurak. Gaurko saiora etorri diren hiru gizonezko dira eta flipatzen daude. Uste dute bertsolariek aktualitateaz eta gai garrantzitsuez kantatzen dutela, baina badirudi ezetz.

3-Alaia. Joku Olimpikoetan ez dituzte dominak bakarrik zintzilikatzen. Munduko emakume kirolariei buruz… ari gara baina, … beti gizonezko bat tartean.

4-Hirurak. Bertsolariak jaio ziren urteko pelikulak jarri dizkie Amaiak jolasgai.

5-Azken agurrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!