Bertso saioa (2) (Leitza, 2021-07-10) (34'12'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abuztuaren 9a

Bertso saioa burutu da Leitzako plazan. Sei protagonista izan dira oholtza gainean: Julio Soto, Miren Amuriza, Iker Zubeldia, Aitor Mendiluze eta Xabat Illarregi bertsolariak Ane Intxausti gai-jartzailearen esanetara.

Bigarren bideoan ikusgai dauden gaiak:

1-Iker Zubeldia. Umeen inguruan gauza asko esan ohi da. Honelakoak eta halakoak direla. Halakoak al dira edo egin egiten ditugu?

2-Xabat eta Aitor. Bikote dira. Xabat txirrindularitza zale amorratua da. TOUR-aren garaian berea da mandoa Baina loak hartzen du.

3-Miren, Iker eta Julio. Urtero joaten dira S. Ferminetara. Iker berehala desagertzen da. Julio filosofatzen hasten da. Mirenek muturtuta bukatu ohi du.

4-Xabat eta beste lauak. Puntuak jarriko dizkiote Xabati.

5-Miren eta Julio. Taberna berean mahai ezberdinetan hartzen dute kafea egunero. Gaur lekurik ez, ta Mirenen mahaian eseri da Julio.

6-Aitor eta Iker. Gazteak dira. Umetan eskolan batera ibiliak dira. Nobioak zirela eta elkarrekin ezkonduko zirela esaten zioten edonori. Berriro elkartu dira 20 urteren ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!