'Bertso berriyak, ijito batek euskaldunei jarriyak' (B. Gaztel.) (Astigarraga, 2021-07-09) (5'23'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko abuztuaren 3a

Joxe Manuel Lujanbio ‘Txirrita’-k ijitoei buruzko bertsoak ipini zituen pasa den mendearen hasieran. Beroietan denetik deitzen die Txirritak: alferrak, mozkorrak, lapurrak…

Baina demagun ijito bat bertso-eskolan hasi dela. Irakurri ditu Txirritaren bertsoak eta erantzutea erabaki du. Beñat Gaztelumendiren ahotsean entzungo ditugu ijito batek euskaldunei jarritako bertsoak, Gari Otamendi eta Ixak Arruti musikarien laguntzarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!