XII. Sega Ligako 3. saioa (Etxaleku, 2021-07-03) (25'55'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021ko uzt. 25a, 12:45

‘Almitza’ Sega Elkarteak antolatuta, XII. Sega Ligako 3. saioa jokatu da Etxalekuko parajean. Belar bikaina eta eguraldi lainotsua egokitu da segan egiteko. Modalitate honetan kiloak ez dira haintzat hartzen, denbora eta txukuntasuna lehenesten dira.

Adin tarte bakoitzerako metro karratu zehatz bat dago ezarrita, eta horrela, 20 metro karratu moztu behar dituzte 14 urtez behekoek. Aldiz, neska-mutil gazteek eta emakume helduek 35 metro karratu menderatu behar dituzte. Gizonezko helduek, berriz, 100 metro karratu. Hamalau urtez behekoetatik hasi eta hirurogeita hamalau urte arteko 28 segarik jardun dute belarra mozten erlojuaren kontra. Baina 33 segarik eman dute izena. Basaburua bertako 5 lagunek ezin izan dute parte hartu konfinamendua dela-eta. Amaieran sariak banatu dira, bai gaurko saiokoak zein Liga osokoak. Eta dena ongi bukatzeko, askari ederra eskaini diete etxalekuarrek bertaratu direnei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!