Herri-kirolen erakustaldia (Asteasu, 2021-06-29) (19'42'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko uztailaren 22a

Herri-kirol erakustaldi bikaina antolatu du Asteasuko Udalak S. Pedro jaien karietara. Aizkolari zein harri-jasotzaileek osatu dute egitaraua. Eneko Otaño eta Ugaitz Mugertza aizkolariak eta Mikel Lopetegi, Udane Ostolaza eta Aimar Irigoien harri-jasotzaileak izan dira Asteasuko protagonistak.

Harri-jasotzaileek bi minutuko saioak egin dituzte euren jardunean. Udane Ostolazak 18 jasoaldi egin ditu 50 kiloko zilindro zaharrarekin. Irigoienek 22 jasoaldi eman dizkio 125 kiloko zilindro kopari. Lopetegik, pisu berdineko harriarekin, 23 aldiz jasotzea lortu du. Udanek lau aldiz jaso du 78 kiloko errektangularra. 113 kiloko kubikoaren txanda heldu da Lopetegi eta Irigoienentzat: lehenak 15 jasoaldi eta 14 bigarrenak. Udanek 53 kiloko kubikoari 9 jasoaldi eman dizkio. Zortzina enbor moztu dituzte aizkolariek. Mugertza aurretik hasi bada ere, laster hartu dio aurrea Otañok eta berea izan da garaipena. Lopetegi eta Irigoienek minutu eta 16 segundotan 20 aldiz jaso dute 100 kiloko harri-bola bakarra. Amaitzeko, 45 kiloko bolarekin egin du Udanek agurra.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!