Tolosaldeko bertsolari gazteen saioa (1) (Aduna, 2021-06-19) (34'06'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko ekainaren 30a

Tolosaldeko bertsolari gazteen bertso-saioa izan da Adunan. Zortzi bertsolari gaztek jardun dute Garoa Lizartzaren gidaritzapean. Honako hauek dituzue hurrenez hurren: Ane Zubia, Aratz Arzelus, Asier Arteaga, Beñat Mateos, Eki Mateorena, Izar Zelarain, Jon Mendiluze eta Oibar Olano.

Lehen bideo honetako kantagai diren gaiak datoz segidan.

1-Aratz eta Eki. Ikasturtea amaiera ospatzeko gogoa dute ikasle askok. Adunan gelditu dira inguruetako gazte ugari. Aratz etorriko da, Eki ez.

2-Beñat eta Izar. Kuadrila berdinekoak dira, bikotekiderik ez duten bakarrak.

3-Oibar eta Asier. Gai-jartzaileak oinak eman dizkie bina bertso kantatzeko.

4-Ane eta Jon. Biak anai-arrebak dira. Azken 10 urteetan saharar ume bat hartu izan dute etxean. Aurten ezin izango da.

5-Beñat, Eki eta Oibar. Kopletan egiteko gaia: bertso-udalekuko begirale izatea erabaki dute. Gaur da lehen eguna, eta dagoeneko damutu dira.

6-Aratz eta Izar. Habanera doinuan bertsoa osatzeko errimak eman dizkie Garoak. Gaia: urtea hastearekin batera dieta zorrotz bat egitea erabaki zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!