Modalitate honetan kiloak ez dira haintzat hartzen, denbora eta txukuntasuna lehenesten dira. Adin tarte bakoitzerako metro karratu zehatz bat dago ezarrita, eta horrela, 20 metro karratu moztu behar dituzte 14 urtez behekoek. Aldiz, neska-mutil gazteek eta emakume helduek 35 metro karratu menderatu behar dituzte. Gizonezko helduek, berriz, 100 metro karratu. Hirugarren saioa eta azkena Etxalekun jokatuko da Etxalekun, uztailaren 3an. Maila bakoitzeko txapeldunak eta bere hurrengoak Europa mailako txapelketan hartuko dute parte abuztuan, ondo bidean. Giro ederra somatu da segalarien artean, belar-biltze lanak ere euren kasa antolatuz.