Oibar Olano: 'Lazkao Txikik ispiluari'

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko ekainaren 2a

Duela bi urte egin zen Bertso jarrien kantaldia Amezketan. Ihazko urtean ez zen posible izan pandemia dela-eta, baina aurten berriro etorri da HARITUZ Tolosaldeko Bertsozale Elkarguneareneta Larraulgo Udalareneskutik. Eta horrela kantatu ahal izan dira 13 bertso-sorta, norberak edo taldean moldatuak edo beste norbaitek burututakoak.

Oraingoan, Lazkao Txikik ispiluari botatako bertsoak dakartzagu Oibar Olano gaztearen ahotsean. Mutiloako Lierni auzoko jatetxe batean izan zen bertso saioa, 1989ko uztailaren 3an. Joserra Gartziak ispilua eman zion Lazkao Txikiri eta honek, hiru bertso ahaztezin bota zituen zortziko handian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!