'Triste bizi naiz eta' (Bilintx, 1831-1876)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko maiatzaren 20a

Zorigaiztoko bizimodua izan zuen lagun bere bizitzan. Gaztetan eskaileretatik erori eta aurpegia desitxuratuta geratu zitzaion. Hortik Moko goitizena. Sokamutur batean zezenak adarkatu eta hanketan zauri larriak eragin zizkion.

Hirugarren Karlistaldian, bera liberala zen, karlistek botatako granada bat sartu zitzaion leihotik etxera eta zangoak moztu zizkion. Sei hilabetez oinaze izugarriak jasanda hil zen. Amodiozko poesia landu zuen. Koldo Mitxelenaren esanetan, Bilintx da euskal literaturan ahots benetan erromantikoena. Eta erromantikoetan ezagunenetako bat dakargu hona, Triste bizi naiz eta, Amaia Zubiria eta Txomin Artolaren ahotsetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!