Jexux Mari Irazu: 'Bertso berriyak potajiari jarriyak' (Bilintx, 1831-1876)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko maiatzaren 20a

Duela bi urte egin zen Bertso jarrien kantaldia Amezketan. Ihazko urtean ez zen posible izan pandemia dela-eta, baina aurten berriro etorri da HARITUZ Tolosaldeko Bertsozale Elkarguneareneta Larraulgo Udalaren eskutik. Eta horrela kantatu ahal izan dira 13 bertso-sorta, norberak edo taldean moldatuak edo beste norbaitek burututakoak.

Oiartzunen pelota partida jokatu zen. Bilintx, bertsolari donostiar ezaguna ere hantxe zen. Bilintx oso ezaguna da maitasun bertsoetan baina baditu bestelakoak ere. Potajiarena deitzen den honako hau, adibidez. Pelota partida amaitu bezain pronto ostatura joan zen. Bazkaldarren artean ba omen zen apaiz tripazai bat. Gehienak hark jan omen zituen. Umorez kontatzen du Bilintxek pasadizo hura. Hemen doakizue bertso sorta Jexux Mari Irazuren ahotsean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!